Lagun Onak-en Avilesen jokatu du Igoera Faseko itzulikoa (Lagun Onak FT)
Espainiako futboleko Bigarren B mailarako igoera fasea jokatzen ari da Azpeitiko Lagun Onak-en lehen taldea. Aviles izan du aurkaria lehen fase honetan. Gaur itzulikoa jokatu dute Asturiasen (Espainia), eta 1-0 galdu du Azpeitiko taldeak. Joanekoa, ordea, irabazi egin zuen Lagun Onak-ek, 1-0. Hori dela eta, penaltika jokatu dute aurrera egiteko aukera, eta 7-8 Lagun Onak izan da garailea. Beraz, igoerarako bide horretan aurrera egitea lortu dute. Mutilen jarduna "txapela kentzeko modukoa" izan dela esan dute Twitter bidez Azpeitiko futbol klubekoek.