Xoxote Egunez jokatu da aurten Azpeitiko Zuzenien VIII. Igoera Bertikala. 10:00etan irten du lehen parte-hartzaileak Azpeitiko plazatik; herriko plazatik Xoxoteko saninazioren irudiaren arteko gorako bidea egin behar izan dute. 83 kirolarik bukatu dute proba.
Iaz estreinatu zuten Zuzenien probaren ibilbide berria, eta gaur denbora markak hautsi dituzte bai gizonezkoetan eta bai emakumeetan.
Iban Murua elgoibartarrak irabazi du, eta marka berria
31:37 denboran jarri du. Iaz Iñigo Larizek irabazi zuen, 34:05 denboran eginda. Emakumeetan
38:23an egin du ibilbidea
Maite Maiora mendaroarrak; iaz Montserrat Vazquez bilbotarrak egin zuen aurreneko postua, 43:48 denboran.
Eskualdekoen artetik denbora onena
Egoitz Etxabe zestoarrak egin du: sailkapen orokorreko 10. postuan bukatu du, 37:15 denborarekin. Azpeitiarretan aurrena, berriz,
Jexux Zelaia izan da, 12. postuan eta 37:44 denbora eginda. Emakumezkoetan Urola Kostakoetan aurrenekoa
Nerea Amilibia Zarautzen bizi den aiarra izan da: 44:28an egin du, sailkapen orokorreko 47. postuan eta emakumeen artetik 6. eginda. Emakumeetan azpeitiar azkarrena
Maite Etxezarreta izan da, 44:58 denborarekin (sailkapen orokorreko 53. postuan bukatu du, emakumeetan 8.).
SAILKAPENA:
Gizonezkoak
1. Iban Murua (Elgoibar): 31:37
2. Mikel Beunza (Ultzama): 32:38
3. Asier Laruzea (Gueñes): 34:50
4. Mikel Alzuri (Arantza): 35:32
5- Beñat Katarain (Zegama): 36:09
6- Javi Dominguez (Gasteiz): 36:41
7- Asier Apezetxea (Arantza): 36:47
8. Anartz Etxeberria (Idiazabal): 36:48
9. Gorka Sarasibar (Aranguren): 37:09
10. Egoitz Etxabe (Zestoa): 37:15
Emakumezkoak
1. Maite Maiora (15. sailkapen orokorrean) (Mendaro): 38:23
2. Ainhoa Lendinez (32. Elgoibar): 41:50
3. Maider Fraile (33. Uharte): 42:08
4. Oihana Azkorbebeitia (38. Abadiño): 42:54
5. Montserrat Vazquez (44. Bilbo): 44:00
6. Nerea Amilibia (47. Zarautz): 44:28
7. Virginia Perez (49. Gasteiz): 44:39
8. Maite Etxezarreta (53. Azpeitia): 44:58
9. Leire Roldan de Arangiz (60. Gasteiz): 46:57
10. Itsasne Galfarsoro (73. Legazpi): 50:35
[flickr_set id="72157668241000730"]