Azpeitiko lipdubaren emaitza

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 29a

https://youtu.be/Wxkl7b6ACSQ Ehunka azpeitiar irten ziren atzo, maiatzak 28, kalera, Hitzartuk ekainaren 5ean independentziaz egingo duen herri galdeketa babesteko lipdubean parte hartzera.  Hitzartu gustura dago herritarrengandik atzo jasotako erantzunarekin: "Norbanakoak nahiz eragile eta komunitate ezberdinetako herritarrak irten ziren kalera, haurrak, gazteak eta helduak, denak erabakitzeko eskubidearen alde. Mundiala izan zen atzokoa, emozioz betetako eguna. Ezin eskerrak eman gabe gelditu grabaketan parte hartu zenuten guztioi, baita antolaketa lanetan aritu zinetenoi ere". Astebete besterik ez da falta da herri galdeketaren egunerako, ekainaren 5erako. Orain, "indarrak batu" eta egun horretara begira jarriko direla azaldu dute Hitzartukoek, herri galdeketaren antolatzaileek: "Oraindik lan asko baitago egiteko".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide