Azpeitia Gipuzkoako Herriarteko final laurdenetan izango da, Bergara mendean hartu ostean

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 27a

Azpeitiarrek 1-2 irabazi diote gaur, itzulerako partidetan, Bergarari.

Azpeitiak gaur, ostirala, jokatu du Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketako final zortzirenetako itzulerako partida, eta final laurdenetarako txartela eskuratu du Bergara mendean hartuta. Etxetik kanpo jokatu dituzte neurketak azpeitiarrek, eta 1-2 nagusitu dira. Julen Egiguren eta Mikel Unanue kadeteek 4 eta 22 irabazi dute; Gorka Iriarte eta Jon Alberdi jubenilek 8 eta 22; eta Markel Etxaniz eta Daniel Murgiondo seniorrek 22 eta 21 galdu dute. Joanekoa etxean jokatu zuten azpeitiarrek joan den ostiralean, eta 3-0 nagusitu ziren. Beraz, Herriartekoko final laurdenetan izango da Azpeitia. Azkoitia dagoeneko hasi da final zortzirenetako itzulerako partidak jokatzen etxean, Gurea pilotalekuan, Arrasateren kontra. Joan den astean, joanekoan, 2 eta 1 galdu zuten azkoitiarrek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide