Luis Mari Bengoa txapelketaren antolatzailea, Mikel Ibarzabal eta Estitxu Elduaien zinegotziak eta Arria V, Atutxa II.na eta Eneko Otaño aizkolariak. (Maialen Etxaniz)
Bihar, zapatua, jokatuko da Urrezko Aizkolari Banakako Txapelketa Eusko Label Sari Nagusiaren finala, Izarraitz pilotalekuan. Bertan lehian arituko dira Aitzol Atutxa
Atutxa II.a, Jon Rekondo, Xabier Orbegozo
Arria V.a eta Eneko Otaño. Gazteen mailan, aldiz, Eneko Saralegi eta Oier Kañamares arituko dira lehian. Berez, Eloi Kortxero zen finalean lehiatzekoa, baina lesio baten ondorioz ezin izango du finala jokatu. Bere lekuan arituko da Oier Kañamares.
19:00etan hasiko da finala Izarraitz Pilotalekuan, eta sarrerak takilan jarriko dituzte eskuragarri ordubete lehenago, 25 euro ordainduta.
Jarraitu albistea irakurtzen,
Uztarria.eus-en.