Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Juan Antxieta musika eskolako ikasleek hiru emanaldi eskainiko dituzte egunotan. Gaur, asteazkena, Artista txiki berriak emanaldia eskainiko dute gaztetxoenek 18:00etan, Sanagustin kulturgunean. Bihar, osteguna, 19:00etan Musika Txokoa eskainiko dute hainbat ikaslek kulturgunean. Eta ostiralean, musika eta antzerkia uztartzen dituen Persiako azoka batean emanaldia izango da Txiki Biranen baitan.