Itsasiko gaztetxoen emanaldia izango da larunbatean, Sanagustin kulturgunean

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 25a

Itsasi Euskal Kultur Taldeko gaztetxoenek dantza emanaldia eskainiko dute larunbatean, Sanagustin kulturgunean. 12:00etan hasiko da erakustaldia, eta 5 eta 12 urte bitarteko ikasleak ariko dira dantzan. Urtean zehar ikasitako hainbat euskal dantza oholtzaratuko dituzte, eta jaialdi horrekin bukatuko dute ikasturtea. 45 minutu ingurukoa izango da emanaldia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide