Ezkerretik eskuinera, Beñat Aldalur, Jon Etxaniz eta Jakes Alberdi. (Maialen Etxaniz)
Maiatzaren 15ean jaso zuen Disdira Bitxitegia ISBk, denboraldian zehar egindako lanaren ostean, merezitako saria:
EBA mailara igotzea. "Helburua zen lauko finalera iristea, eta gero, irabaztea", azaldu du Jakes Alberdik (Azkoitia, 1992). Hori horrela, denboraldiaren balorazio "ezin hobea" egiten dute Disdira ISBko mutilek, "ezin baitzen lortutakoa baino ezer hoberik lortu".
Hiru urte eman dituzte EBA mailara igotzeko borrokan. Orain dela bi denboraldi, baina, bi punturengatik eskuetatik ihes egin zien maila igoerak, eta hura "momentu tristea" izan zela diote. Hala ere, horrek "aurrera jarraitzeko indarra" eman ziela azaldu dute, eta arantza kendu eta helburua lortu artean "gogor borrokatu" dutela. Denboraldia emaitza onekin bukatu badute, "faktore ezberdinengatik" izan dela azaldu dute Disdira ISBko mutilek.
Jarraitu erreportajea irakurtzen,
Uztarria.eus-en.