Bidegorria eskatzeko martxa antolatzeko bilera egingo dute

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 24a

Gaur egingo dute bilera 21:00etan, Urrestillako jubilatuen txokoan.

GIZARTEA// Azpeitia eta Urrestilla arteko bidegorria egitea eskatzeko oinezko martxa antolatu du Zurrunbillue herri lan taldeak ekainaren 18rako. Martxa antolatzeko bilera deitu dute gaurko. 21:00etan izango da Urrestillako jubilatuen txokoan. Bileraren deitzaileek azaldu dutenez, "lan-talde batzuk osatuta badaude ere, denon laguntza beharko da, ahalik eta jende gehienak parte har dezan".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide