'Euskal estatua irudikatzen' ikerketa aurkeztuko dute bihar Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 23a

Arkaitz Fullaondok eta Txoli Mateosek eskainiko dute hitzaldia 19:00etan, Sanagustin kulturgunean.

Ipar Hegoa Fundazioak (LAB sindikatuaren fundazioa) eta EHUko Parte Hartuz ikerketa taldeak egindako 'Euskal estatua irudikatzen' ikerketa aurkeztuko dute bihar, asteartea, 19:00etan, Sanagustin kulturgunean. EH Bilduk antolatu du hitzaldia, eta Arkaitz Fullaondo eta Txoli Mateos izango dira hizlariak. Ekainaren 5ean Azpeitian egingo den independentziaren inguruko galdeketaren harira antolatu dute solasaldia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide