Nuarben Trini jaiak ospatzen ari dira

Nerea Uranga 2016ko maiatzaren 22a

Nuarbe auzoan atzo hasita triniak ospatzen ari dira. Festetako aurreneko ekitaldiak haurrei zuzendutakoak izan dira Nuarben; puzgarriak eta Irrien Lagunak-en ikuskizuna izan zuten atzo arratsaldean. Ondoren, herri afaria egin zuten frontoian. Gaur eta bihar festetako ekitaldiak izango dira Azpeitiko auzoan. Gaur, igandea - 12:00etan, meza eta ondoren hamaiketakoa eta musika eskolako trikitilariak. - 17:00etan, sokamuturra - Ondoren, Izer eta Alabierrekin erromeria Bihar, astelehena - 17:30ean, haurrentzako jolasak eta tailerrak. Ondoren, txokolate jana - Ondoren eta gauean, Laja eta Narbaizarekin erromeria.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide