Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Maiatzaren 27an Azpeitian jokatuko diren erremonteko partidetarako eta maiatzaren 28an herrian jokatuko den Urrezko Aizkorako finalerako sarrerak zozkatuko ditu Azpeitiko Udalak. Kirol ekitaldi bakoitzerako bosna sarrera bikoitz dira udalak banatuko dituenak.
Datorren astean, maiatzaren 27an, hasiko da Azpeitiko Erremonte Txapelketa. Honako partidak jokatuko dituzte egun horretan: Matxin III.a eta eta Labaka Otaegi eta Ionen kontra ariko dira aurrena; ondoren, Segurola eta Aizpuru III.a Ansa II.a eta Larrañagaren aurka.
Bestetik, maiatzaren 28an, 19:00etan, Izarraitz pilotalekuan Urrezko Aizkorako Buruz Buruko finala da, Arria V.a, Otaño, Rekondo eta Atutxa ariko dira.
Zozketan parte hartzeko
Sarreren zozketan parte hartu nahi dutenek asteazkena (maiatzak 25) bitartean Azpeitiko udaletxera deitu (943-15 72 00) beharko dute edota udalzozketak@azpeitia.eus helbidera idatzi. Honakoak zehaztu beharko dituzte parte hartzerakoan: zein zozketetan parte hartu nahi duten, izen-abizenak eta telefono zenbaki bat.