Miaketa baten ondorioa den poesia lana kaleratu du Pako Aristik

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 19a

'Arrotz eta eder' poemategian bere herentzia kulturala suntsitu edo gainditu duen pertsona baten bidea erakutsi du idazleak.

Bosgarren olerki liburua du Arrotz eta eder Pako Aristik (Urrestilla, Azpeitia, 1963), eta, Gorka Arrese Susa argitaletxeko editorearen arabera, haren "liburu onena" da. Gabriel Arestik esaten zuen bezala, "euskara klarua" darabil Aristik bere azkeneko lanean, Arreseren hitzetan. "Zuzen esaten du, asko poetizatu gabe, irudi behartutetatik urruti". Arrotz eta eder zazpi ataletan dago banatua; Aristik berak gaur goizean egindako aurkezpenean azaldu duenez, Grezia klasikoari nolabaiteko aipamena eginez: "Grezia klasikoan zazpi urte iraurten zuten zazpi alditan banatzen zen bizitza". Liburua ez dago kronologikoki banatua bizitzaren sasoiak kontuan izanda, baina bertan bildutako poema askok egiten diote erreferentzia bizitzako sasoiei: jaiotza, haurtzaroa, nerabezaroa, gaztaroa, zahartzaroa, heriotza... eta gaiak ere ugariak dira: eskola, amodioa, sexua, lana, kartzelaldiak, tortura... "Galdera existentzialak eta itaun xeheak egiten ditu", zehaztu du Arresek. Albistea osorik Berria.eus-en.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide