Independentziaz jardun zuten Vicent Partalek eta Martxelo Otamendik Sanagustin kulturgunean

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 19a

Atzoko solasaldiko une bat. (Julene Frantzesena) Atzo, asteazkena, ekainaren 5ean Azpeitian independentziaz egiekoa den herri galdeketa aitzakia hartuta hitzaldia eskaini zuten Vicent Partal katalanezko Vilaweb agerkari digitaleko zuzendariak eta Martxelo Otamendi Berria egunkariko zuzendariak. Sanagustin kulturgunean izan zen solasaldia, eta laurogei bat lagun elkartu ziren bertan. Kataluniako prozesu independentistaz, han egindako herri galdeketez, egungo egoera politikoaz, Euskal Herriko egoera politikoaz, ekainaren 5ean egingo diren galdeketez, independentismoaz eta beste hainbat gaiz jardun zuten biek, ordu eta erdi inguruan. Alex Silva kazetariak egin zituen moderatzaile lanak. Uztarria Komunikazio Taldeak eta Azpeitiko Gure Esku Dago dinamikak antolatu zuten solasaldia. Hemen, solasaldiko argazki batzuk:    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide