'Neskatoak' dokumentala emango dute gaur Soreasun

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 19a

Emanaldia 21:00etan hasiko da, Soreasu antzokian.

Emakumeen Mahaiak eta Paradisu zinemak Jon Abrilek zuzendutako Neskatoak dokumental emanaldia antolatu dute. Gaur, osteguna, izango da emanaldia 21:00etan, Soreasu antzokian. "Oroimen historikoa berreskuratu eta aitortzearen garrantziaz jabeturik" antolatu dute emanaldia: "Emakumeen oroimen historikoaren aitortzak izan beharreko lekuaren aldarrikapena egiteko".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide