'Plazatarrak' egitasmoaren bigarren saioa izango da bihar, Sanjuandegin

Urola Kostako Hitza 2016ko mai. 19a, 08:43

17:30ean hasi eta 19:30ak bitartean hainbat ekintza egingo dituzte, "munduko jolasak" gaiaren bueltan.

Bihar, maiatzak 20, Plazatarrak egitasmoaren bigarren saioa egingo dute, Sanjuandegiko Jose Antonio Agirre plazan. 17:30ean hasi eta 19:30ak bitartean hainbat ekintza egingo dituzte, "munduko jolasak" gaiaren bueltan. Munduko txoko desberdinetako musika nahiz jolasak ezagutzeko eta murala margotzeko parada izango dute HH5etik LH6ra bitarteko haurrek eta horien gurasoek. Antolatzaileek haurrak zein gurasoak animatu nahi dituzte biharko saioan parte hartzera. Herriko plazak eta kaleak haurren berezko jolastoki moduan berreskuratzeko helburuarekin, joan den apirilean jarri zuten martxan Plazatarrak egitasmoa Udaleko Gazteria Sailak, Iturritxiki eta Txiki Txoko ludotekek eta Urrestillako haur zerbitzuak. Lehen saio hartan, eguraldi txarra zela-eta, jolas kooperatiboak Izarraitz pilotalekuan egin zituzten eta 60 haurrek hartu zuten parte ekimenean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide