Bi abelburu Azpeitiko feriatik ihes eginda ibili dira

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 19a

https://www.youtube.com/watch?v=y-jUIKBtH8s Sokamuturreko irudia dirudien arren, atzo ez zen festa eguna Azpeitian. Hileroko ganadu feria izan zen arratsaldean herriko plazan, eta bi behik ihes egin zuten lotuta zeuden kamioitik. Bat berehala menderatu zuten ganaduzaleek, baina besteak izua sortzeko tartea izan zuen. Izan ere, plazan eta inguruetan ibili zen hara eta hona, minutu batzuetan Dena den, ez zuten ezbeharrik eragin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide