Lagun Onak eta Vitoriaren arteko neurketako irudia. (Julene Frantzesena)
Lagun Onakek Real Avilesen kontra jokatuko du Bigarren B mailarako igoera faseko lehen kanporaketa. Atzo, astelehena, egin zuten zozketa, eta Azpeitiko taldeari Asturiaseko Aviles hiriko taldea egokitu zaio. Joaneko partida igandean, hilak 22, 18:00etan Garmendipen izango da; itzulerakoa, berriz, Avilesen jokatuko dute hilaren 28an.
Gaurtik ostirala bitartean 18:30etik 20:00etara bitartean erosi ahal izango dira igandeko partidarako sarrerak Garmendipeko leihatilan. Zapatuan ere zabalik izango da, 11:00etatik 13:00etara. Igandean, partida hasi baino bi ordu lehenago zabalduko dute leihatila, sarrerak erosi ahal izateko. Tribunako sarrerak 15 euro ordaindu beharko dira, sarrera orokorra 12 euro eta orokorra (8-18 urte bitartekoak) 5 euro.
Sailkapeneko hirugarren postuan bukatu zuen denboraldia zapatuan Lagun Onakek. Duela bi aste
erdietsi zuen igoera faserako txartela, Vitoria 2 eta 1 mendean hartu ostean.