Bazkaria Urola Ikastolako frontoian egin zuten. (Santi Elias)
Ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko ekitaldien baitan, ikastolaren festa egin zuten ehunka lagunek zapatuan. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko kideek arabera, "ekitaldi ugariek eta parte hartze handiak egun borobila osatzeko parada eman zien bertaratutakoei".
Goizean futbola, saski eta hockey partidak, marrazki tailerrak, pintura saioak, dantza saio desberdinak eta abar egin zituzten gaztetxoek. Gainera, egun osoan puzgarriak izan ziren ikastolako pilotalekuan. Eguerdian bazkaria egin zuten Urola Ikastolako frontoian, eta 600 bat lagun elkartu ziren. Ondoren, trikitixa eta DJ emanaldiak izan ziren bertan.
Zutarri guraso elkarteak eskerrak eman dizkie festa egunean parte hartu zuten guztiei: "Laguntzera gerturatu zineten irakasle, guraso zein Urola Ikastolako ikasleei, eta festan parte hartu zenuten guztioi eskerrik asko, egun osoan zehar erakutsitako jarrera bikainagatik".