Disdira Bitxitegia ISB taldea milaz igo zen atzo, igandea, Fundacion 5+11ri (Baskonia) 53 eta 72 irabazi ostean. Partida guztian markagailuan aurretik izan ziren Azpeitiko eta Azkoitiko jokalariak, eta halaxe bukatzea lortu zuten. EBA mailan jokatuko du Disdira ISBk datorren denboraldian, Sammic ISB baino maila bat beherago.
Arratsaldean Udalaren harrera jaso zuten ISBko kideek udaletxean. 20:30ean egin zieten jokalariei harrera Eneko Etxeberria alkateak eta Agustin Lizarralde eta Aitor Bereziartua zinegotziek, eta plazan herritar ugari elkartu zen jokalariak hartzeko. Udaletxeko balkoira atera ziren jokalariak, eta esker hitzak izan zituzten zaleentzat.
Uztarria.eus-en ikus daiteke
argazki bilduma.