Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lagun Onak eta Realeko beteranoek Hitzartuk ekainaren 5erako antolatutako herri galdeketa babestu dute gaur, igandea, Azpeitiko Garmendipe futbol zelaian. Ikasberri kirol elkarteko futbolariak ere han izan dira, eta Lagun Onakeko elastikoarekin jokatu dute haiek. Partida 1-1 bukatu bada ere, Lagun Onak gehiago izan da penaltietan, eta etxekoentzat izan da garaipena.
Beteranoen futbol partidarekin amaitu da Iraurgi saskibaloi taldeak, Lagun Onak futbol taldeak eta Xaputarrak xake taldeak astebururako antolatutako kirol jaia. Aurretik, xakeko txapelketa egin dute plazako arkupeetan, 10:30ean.
[flickr_set id="72157668115351302"]