San Isidro festak indartsu iritsi dira Aratzerrekara

Ana Abarisketa 2016ko maiatzaren 14a

Azpeitiko Aratzerreka auzoan Sanisidro festak ospatzen ari dira. Gaur, larunanbata, altxorraren bila jokoan parte hartu dute gaztetxoenek. Aurretik,  Jabier Niño de Ibarrola-ri omenaldia egitekoak ziren, baina bertan behera gelditu da. Bihar, San Isidro eguna, honakoa da egitaraua: 10:00. Suziriak. 12:00. Meza. 13:00. Pilota partida, Ilunpe elkarteko pilotariekin. 14:30. Bazkaria, inguratzen diren guztientzat. Ondoren, soinujoleak. 20:30. Atxurraren jaitsiera eta festen amaiera. [flickr_set id="72157665945588343"]      

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide