Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur, larunbata, hasi da kirol jaia Azpeitian. Iraurgi saskibaloi taldeak, Lagun Onak futbol taldeak, Ikasberri kirol elkarteak eta Xaputarrak xake taldeak antolatu dute, ekainaren 5eko herri galdeketari babesa emateko.
Azpeitiko plaza erabakitzeko eskubidearen aldeko gune bihurtu da gaur, larunbata, beste behin. Goizean zehar, 3x3 modalitateko saskibaloi txapelketa jokatu dute herriko hainbat neska mutilek. Lehiaketa horrek eman dio hasiera Ikasberri kirol elkarteak, Iraurgi saskibaloi taldeak, Lagun Onak futbol taldeak eta Xaputarrak xake taldeak astebururako prestatu duten kirol jaiari. Kirolaren festarekin babesa eman diote Hitzartuk ekainaren 5ean antolatu duen herri galdeketari eta erabakitzeko eskubideari.
Biharko, berriz, bi hitzordu prestatu dituzte herriko kirol talde horiek. Lehendabizi, xakeko txapelketa egingo dute, 10:30ean, arkupeetan. Ondoren, Lagun Onak eta Realeko beteranoen partida izango da Garmendipe futbol zelaian, 12:00etan. Ikasberri kirol elkarteko futbolariak ere han izango dira, eta Lagun Onakeko elastikoarekin jokatuko dute haiek. Doan izango da.
[flickr_set id="72157667681850950"]