Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko dute igandean Trenaren Museoan

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 13a

Aintzinako trenetan Lasaora joan-etorria egin ahalko da 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan. Gainera, Bidasoako burdinbidearen 100. urteurrenaren inguruko erakusketa izango da ikusgai.

Museoen Nazioarteko Eguna izango da datorren maiatzaren 18an, eta, horren harira, egitarau berezia prestatu dute Burdinbidearen Euskal Museoan hilaren 15erako, igandea. Bidasoako burdinbidearen 100. urteurrenaren inguruko erakusketa zabalduko dute igandean bertan. Horrez gain, hainbat tren zaharretan ibiltzeko aukera izango da: 11:00etan 1953ko Allan 301 Diesel trenak egingo du Lasaora bidaia, 12:00etan 1888ko lurrun trenak eta 13:00etan 1913ko lurrun trenak. Gainera, martxan izango dira lurrunezko garabia eta tranbia elektrikoa. Zapatuan, hilak 14, ohiko zerbitzua eskainiko du museoak, eta lurrunezko trenak asteburuetako ohiko joan-etorriak egingo ditu Lasaora, 12:30ean eta 18:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide