Datorren maiatzaren 28an, zapatua, lipduba grabatuko dute Azpeitian, ekainaren 5ean herrian egingo den independentziaren inguruko herri galdeketari babesa emateko. Hitzartuk antolatu du galdeketa eta lipdubaren grabaketa, eta elkarteko kideek esan dutenez dagoeneko hasi dira herriko taldeekin, eragileekin eta norbanakoekin grabaketaren inguruko xehetasunez hitz egiten.
Dagoeneko zehaztu dituzte grabaketaren ordua eta ibilbidea: 18:00etan elkartuko dira herritarrak eta grabazioaz arduratuko diren kideak plazan, eta Burdinbidearen Euskal Museoaren aurretik hasiko dute lipdubaren grabaketa. Handik Perez Arregi plazatxora eta Erdikalera joango dira, ibilbidea plazan bukatzeko. Joan den apirilarean aurkeztu zuten
Hitza, etorkizunaren giltza abestiak lagunduta errodatuko da sekuentzia.
Hitzartukoek azaldu dutenez, "ibilbide guztia jendez betetzea" dute helburu, eta herritarrei bertan parte hartzeko deia egin diete. "Eragileei eta taldeei dei berezia egiten diegu taldean parte hartzeko. Norbanakoek, berriz, aurki izango dute lipdubean izena emateko aukera. Eta egunean bertan ere agertu eta grabaketan parte hartu ahal izango dute", zehaztu dute.