Gipuzkoako Fracking Ez Eguna Azpeitian egingo dute zapatuan

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 12a

Goizean Gaztetxean bilera informatibo irekia egingo dute. Ondoren, bazkaria egingo dute, eta gauean Liherren eta The Grace Of Dionysus-en kontzertuak izango dira. Arratsaldean, berriz, Frackolinpiadak egingo dituzte herriko plazan.

[caption id="attachment_299867" align="aligncenter" width="300"]Dozenaka lagun Fracking Ez Egunerako deialdia eginez Gaztetxean. Dozenaka lagun Fracking Ez Egunerako deialdia eginez Gaztetxean.[/caption] Petrolioa, gasa edota beste substantziaren bat lur azpitik erauzteko haustura hidraulikoa edo fracking bezala ezagutzen den teknika erabiltzearen aurka daudenek hitzordua dute zapatuan, maiatzak 14, Azpeitian. Gipuzkoa mailako Fracking Ez Eguna antolatu dute egun horretarako herrian, eta egitaraua osatzen duten zita gehienak Gaztetxean izango dira. 10:30ean abiatuko dute eguna, Gaztetxean egingo den bilera informatibo irekiarekin. "Azkenaldiko mugimendu legalen berri emateko eta horien aurrean zer egin dezakegun eta nola antola gaitezkeen eztabaidatzeko" antolatu dute batzar hori. "Gaian interesa duzuen guztiok gonbidatuta zaudete egun horretan Azpeitira gerturatzera eta, bereziki, goizeko asanbladan parte hartzera", diote antolatzaileek. Bazkaria batekin, arratsaldean plazan egingo dituzten frackolinpiadekin eta kontzertuekin osatuko dute eguneko egitaraua. Hona hemen, osorik:
  • 10:30. Bilera: Fracking-aren egoera gaur. Gaztetxean.
  • 14:00. Bazkaria, Gaztetxean.
  • 17:30. Frackolinpiadak, herriko plazan.
  • 22:30. Kontzertuak: Liher eta The Grace Of Dionysus. Gaztetxean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide