Zertarako herri galdeketa? mahai ingurua antolatu dute gaurko, Sanjuandegiko Baigera II aretoan, 19:00etan. Hizketan arituko dira Jon Maia bertsolaria eta Begoña Garmendia abokatua. Linette Montalbo arduratuko da saioa gidatzeaz. Mahai ingurua euskaraz nahiz gazteleraz izango da. Behin solasaldia bukatuta, pintxo potea egongo da Baigeran bertan, musika eta bertsoekin.