Richard Carapaz, XLVI. Urrakiko Igoeran garaile

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 10a

Igande goizean jokatu zen txirrindulari proban nagusitasun handiz irabazi zuen Lizarte taldeko txirrindulari ekuatorearrak.

Zumarragatik barrena, Mandubia igoaz, bi itzuli egin behar izan zituzten txirrindulariek, azken itzulian Urraki igotzeko. 115 kilometro aurretik eta 165 txirrindulari irteeran, lehen itzulian ihesaldi saiakera ugari egon ziren arren ez zuten lasterketa puskatzerik lortu. Mandubiko lehen igoerak, aldiz, hautaketa naturala egin zuen; mendate hori jaistean erabaki zen bost txirrindulariz osatutako eguneko ihesaldia. Ihesaldi horri esker, Ampo taldeko Alex Unzuetak eraman zuen tarteko helmugen saria eta Ismael Barbak (Infisport-Alavanet), berriz, mendiko saria. Jarraitu albistea irakurtzen, Uztarria.eus-en.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide