Herri galdeketako mahaikideen zozketa da gaur, 20:30ean

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 10a

Baigera I aretoan egingo du zozketa Hitzartuk, eta irekia izango da.

Ekainaren 5ean independentziaren inguruan egingo duten galdeketarako mahaiak osatuko ditu gaur Hitzartuk. Zozketa irekia egingo dute, Baigera I aretoan, 20:30etik aurrera. Izena emandako boluntarioen artean, titularrak eta ordezko mahaikideak aterako dituzte, eta zortzi hauteslekuetan egoteko mahaiak eratuko dituzte. 20:00ak arte eman daiteke izena, Hitzartuko kideei esanda edo hitzartuazpeitia@gmail.com -era idatzita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide