Txirrindularien XLVI. Urrakiko Igoera izango da igandean

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 5a

Azpeitiko Jose Artetxe kaletik hasiko da proba 09:30ean eta Urrakin bukatuko da 13:00ak aldean.

Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak antolatuta, XLVI. Urrakiko Igoera izango da maiatzaren 8an, igandean. Azpeitiko Jose Artetxe kaletik hasiko da proba 09:30ean. Txirrindulariek Zumarragatik Mandubira bi itzuli egin beharko dituzte, eta bigarren itzulian, Azpeititik igaroko dira. 10:50-11:00ak aldean pasatuko dira herritik, ondoren, 12:10ak inguruan, Landetara joateko. Urrakin bukatuko da proba, 13:00ak inguruan. Oier Ibarguren eta Unai Orbea Lagun Onakeko txirrindulari ohiek hartuko dute, besteak beste, proban. Eta Daniel Horrillo azkoitiarra ere bertan izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide