Astelehenean hasi zen adineko azpeitiarrei bizimodu aktiboagoa eta osasuntsuagoa izan dezaten laguntzeko prestatutako Astindu adina! astea. Diabetesaren inguruko hitzaldiaz gozatu ahal izan zuten astelehenean, eta asteartean bolo txapelketa eta masaje tailerra egin zituzten. Atzo, asteazkena, bihotz geldialdi baten aurrean zer egin daitekeen ikasteko tailerra egin zuten.
Gaur, osteguna, ere izango dute zer eginik. Goizean, eguraldia lagun, ibilaldia egin dute, eta dozenaka lagun elkartu dira 10:00etan plazan. Behin txangoa eginda, hamaiketako osasuntsua egingo dute Sanagustinen.
Bihar, ostirala, amaituko dira astearen baitako ekitaldiak. Baina bihar ere izango dute zer egin; izan ere, 10:00etan bizikleta irteera egingo dute eta ordu berean erorketak sahisteko tailerra ere izango da.