Errefuxiatuen egoeraz hitzaldia emango du gaur Josu Juaristi europarlamentariak

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 5a

Turkian da egunotan azkoitiarra, eta zuzenean etorriko da biharko solasaldira. 19:00etan izango da, Sanagustin kulturgunean.

Josu Juaristi EH Bilduko europarlamentariak errefuxiatuen egoeraren inguruko hitzaldia emango du gaur, 19:00etan, Sanagustin kulturgunean. Turkian da egunotan azkoitiarra, eta zuzenean etorriko da biharko solasaldira. EH Bilduko parlamentariak eskarmentua du errefuxiatuen gaiaren inguruan. Izan ere, Jordanian, Grezian eta Balkanetan ibili da azken hilabeteetan, kanpamentuetan laguntzen. Hori dela-eta, Juaristik errefuxiatuen egoeraren inguruko azalpenak emango ditu. Horrez gain, azkoitiarrak azalduko du, bere arabera, zein izan daitezken egoera horri aurre egiteko gakoak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide