Xabier Munibeko taldeek irabazi dute XXIX. Xabier Sagarzazu Futbito Txapelketa

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 3a

Unknown-2
XXIX. Xabier Sagarzazu txapelketa jokatu zuten Azkoitiko eta Azpeitiko lau ikastetxetako neska-mutilek zapatuan. Azkoitiko Floreaga ikastetxeko, Azkoitiko Ikastola Xabier Munibeko, Azpeitiko Ikastola Ikasberriko eta Azpeitiko Iraurgi ikastetxeko gaztetxoek hartu zuten parte txapelketan, eta, Xabier Munibeko ikasleak nagusitu ziren bai nesketan eta bai mutiletan. Bigarren, berriz, Ikasberriko taldeak izan ziren. Finalen ostean, sari-banaketa egin zuten Floreagan. Bertan izan ziren Anaitasuna futbol taldeko Mikel Arregi Izpizu, Errealeko jokalari ohi Mikel Labaka, Angel Martin Azkoitiko Udaleko kirol zinegotzia, Floreagako IGEren ordezkari Nerea Machado eta Xabier Sagarzazu zenaren familiako Inazio Sagarzazu. Hona hemen, txapelketako argazki batzuk:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide