Banatu dituzte XXXIX. Udaberriko Argazki Rallyko sariak

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 3a

Joan den zapatuan egin zuten XXXIX. Udaberriko Argazki Rallyaren sari banaketa ekitaldia, Burdinbidearen Euskal Museoan.

aae-udaberri-rallya-sarituak_content Joan den zapatuan egin zuten XXXIX. Udaberriko Argazki Rallyaren sari banaketa ekitaldia, Burdinbidearen Euskal Museoan. Sariak banatu aurretik, rallyan parte hartu zuten argazkilari guztien argazki bildumak ikusi ahal izan ziren. Rallya Azpeitiko Argazki Elkarteko lagun eta kide zen Joxean Zabalaren omenez egin zen joan den apirilaren 3an, eta Zabala gogoan izan zuten sari banaketan ere; izan ere, Zabalaren oroimenezko bideo bat eman zuten eta haren emaztea arduratu zen sariak banatzeaz. Iñaki Etxenagusiaren argazki bilduma nagusitu da Udaberriko Argazki Rallyan. Bigarren saria Angel Olabarriak lortu du eta hirugarrena Igor Froilanek. Lehen azpeitiarraren saria, aldiz, Valen Garciak eskuratu du. Aurtengo edizioan, 80 lagunek hartu zuten parte; 72 helduk eta zortzi gaztetxok. Sarituen argazkiak Azpeitiko Argazki Elkartearen webgunean daude ikusgai.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide