Azpeitiko Udalak jakinarazi duenez, Sanagustin kulturgunearen ondoko parke estalia itxita egongo da maiatzaren 3an eta 4an. Izan ere, parkearen teilatuko itoginak konpondu behar dituzte, eta mantenuko hainbat lan egiteko ere aprobetxatuko dituzte egun horiek.
