Atzo, igandea, Udal Musika Bandaren doinuek hartu zuten Burdinbidearen Euskal Museoa. Bandaren 150. urteurrenaren harira antolatu zuten egitasmoa, eta dozenaka lagun bertaratu ziren.
Lurrunezko trenean Lasaora joateko aukera izan zen kontzertuaren aurretik, eta ondoren hasi zen musika emanaldia. Kontzertuan trenarekin eta trenbidearekin erlazionatutako abestian jo zituzten bandako kideek. Gainera, Xanti Agirrezabala, Mireia Galartza, Ignacio Azkue, Ignacio Arakistain eta Ekain Ibarguren aktoreek antzezpen bidez lagundu zuten emanaldia.
Argazki gehiago, Uztarria.eus webgunean.