Sanjuandegi eta Loiolabide artean egingo duten zubiaz hitz egiteko bilera deitu du Udalak

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 2a

Ostiralerako deitu dute bilkura. 18:30ean izango da, udaletxeko areto nagusian.

  DSC_0163

Salbe auzotik Loiolabidera egingo den zubiaz eta lanez hitz egiteko bilera irekia deitu du Azpeitiko Udalak ostiralerako, maiatzak 6. 1830ean izango da bilkura, udaletxeko pleno aretoan. Obrak Sanjuandegin hasiko dituzte, eta Azpeitiko Udalak gaia azalpenak emango dituzte bileran. "Lanak hastear dira, inbertsioagatik eta suposatuko duen auzoaren eraldaketa sakonagatik obren inguruko xehetasunak eman nahi dizkiegu inguruko bizilagunei", adierazi du Aitor Bereziartua zinegotziak.

Izarra eremuko urbanizazioaren azken fasea izango dira lan horiek, eta Etxebeltz-Izarra eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua gauzatuta geldituko da. Sanjuandegin, gainera, uholde arriskuak saihesteko neurriak hartu eta zubia eraikiko dute. Obrek 3.000.000 euro inguruko aurrekontua izango dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide