Gaur hasiko da Azpeitiko Gazte Astie

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 2a

Gaurtik igandera bitartean ekitaldi ugari izango da Azpeitiko Gaztetxiek antolatuta.

gazte astie 2016_content Gaur, astelehena, hasi da Azpeitiko Gaztetxeak antolatutako Gazte Astea. 18:30ean kalejira aldarrikatzailea eta txupinazoa izango dira asteari hasiera emateko. Gainera, gaurtik igandera bitartean hainbat ekitaldi izango dira, hala nola hitzaldiak, bertso trama, bazkaria, kontzertuak, parodia... Gaztetxeko kideek azaldu dutenez, aurten garrantzia berezia eman diete formakuntzari, eta, besteak beste, internazionalismoaren, feminismoaren edo kapitalismoaren inguruko hitzaldiak-eta izango dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide