Erabakifest! martxan da Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2016ko apirilaren 30a

Gaur egun osoz hainbat musika ekitaldi eta kontzertu egingo dituzte

[caption id="attachment_297490" align="aligncenter" width="300"]Erabakifest Erabakifesten Unai Hirukoa kontzertua ematen, Betharrametan.[/caption] Azpeitian egingo duten herri galdeketa babesteko, Erabaki Fest! egun osoko musika jaialdia antolatu dute gaurko (apirilak 30). Herriko 60 musikari inguruk parte hartuko dute. Haiekin batera, 30 tabernak babestu dute egitasmoa. «Belaunaldi, estilo eta kolore desberdinetako hotsak» bat egingo dute «aldarri bakarraren alde», azaldu dute erabakitzeko eskubidearen aldeko festaren antolatzaileek. Goiz eta eguerdi partean, Parrokian, Jose Artetxe eta Paulo VI.a auzoetan aritu dira. Arratsaldez, herriko tabernetan eskainiko dituzte kontzertuak; eta, gauean, Sanagustin kulturgunean. Guztiak doan dira.
ERABAKIFEST EGITARAUA: 11:30. Parrokian, organu kontzertua Jose Luis Frantzesenaren eskutik. 12:30. Plazatik abiatuta trikitilari, abesbatza eta dantzarien kalejira. Jarraian, emanaldi ibiltaria Jose Artetxe inguruan. 13:30. Betharrametan eguraldiagatik, Unai Hirukoa, Xabier Saldias eta Amagar taldearen emanaldia. 17:00. Etxe-Zuri ​tabernan, Verrater​ taldea. 17:45. Pikua ​tabernan, Trini Fox​ taldea. 18:30.​ Oñatz ​tabernan, Segabathor​ taldea. 19:15. ​Orkatz​ tabernan, LS Senghor​ taldea. 19:45. ​Pikua ​tabernan, Ezten​ taldea. 20:15. ​Orkatz​ tabernan, Jotakie ​taldea. 22:30. Sanagustin Kulturgunea. E12ko galdeketaren aldeko abestiaren zuzeneko aurkezpena. Tiobibo, Legen Beltza, Fundiziyue eta Egurra ta Kitto. [caption id="attachment_297491" align="aligncenter" width="300"]Xabier Saldias Xabier Saldias Betharrametan, Erabakifesten abesten.[/caption]
Herriko tabernari ugarik babestu dute egitasmoa. Batetik, AZTE elkarteko kideek lagundu dute horretan: Etxezuri, Ertz, Topa, Korrale, Orkatz, Intz, Zuhatz, Oinatz, Lokotx, Sanagustin kulturguneko taberna, Fideo de Mileto eta Pikua. Elkartekoak ez diren tabernek ere atxikimendua eman diote apirilaren 30eko jaialdiari. Honakoek: Pastorkua, Juantxo Txiki, Etxaun, Berdie, Iraurgi, Ganbara, Iraye, Harzubia, Urola Express, Baigera, Eguzkitza, Amaia, Laratz, Urtzi, Charles Chaplin eta Azpeitia.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide