Azpeitia eta Azkoitia arteko pasealekua itxita dago azken asteetan, Loiola eta Munategi bitartean. Zorua konpontzen eta txukuntzen ari dira tarte horretan, espaloi ondoko koskak-eta berdintzeko. Konpoketa horiek egiteko 30.000 euro inguru ordaindu ditu Azpeitiko Udalak, eta lanak azken txanpan dira; izan ere, bihartik, ostirala, aurrera pasealekuaren zati hori berriro irekiko dute.
Bestalde, Udalak jakinarazi duenez, aurki hasiko dituzte Esklabetatik Jesus Mariara doan oinezkoentzako bidea konpontzeko lanak. Eskaera hori 2016ko aurrekontuak osatzeko Denon Artean prozesu parte-hartzailean egin zuten herritarrek.
"Lurra txukuntzeko asmoa bagenuen, eta herritarrek egindako eskaerak ikusita, gune hori konpontzeari ahal bezain pronto heltzea erabaki genuen", azaldu du Aitor Bereziartua zinegotziak. Konponketez gain, ura eta gasa gisako azpiegituren instalazioa egiteko eta argiteria indartzeko ere aprobetxatuko ditu lan horiek Udalak. "Obrak esleipenera aterako ditugu laster, eta ekainaren hasieran lanak martxan egotea aurreikusten dugu", adierazi du Bereziartuak.