Urola bailarako ikastolaren 50. urtemuga dela eta, +50 aldizkari bereziaren aurkezpena egingo dute bihar, ostirala, Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatiba Elkarteko kideek. 19:00etan izango da aurkezpen ekitaldia, Sanagustin kulturgunean. Herritar oro gonbidatu dute "koloretsua eta alaia" izango den ekitaldira.
Bihar aurkeztuko duten aldizkari "elkarrizketak, erreportajeak, bertso sortak, ilustrazioak, iritzi artikuluak eta abar" aurki daitezkeela azaldu dute Ikastolako kideek. 72 orrialdeko aldizkaria da, eta ikastolako kideek azaldu dutenez, "ilusioa islatzen" duten 72 orrialde dira: "Sorrerako ilusioa, jarraipenekoa, eta aurrera egiteko daukagun ilusioa. Denak izen-abizenez agertzen ez badira ere, aldizkarian daude 50 urtean ikastolan izan diren protagonista guzti-guztiak: gurasoak, ikasleak, irakaslea, langileak, laguntzaileak... den-denak. Denok baikara ikastola, eta denok jarraituko baitugu ikastola izaten, behar den bitartean". Ikasberri Ikastolako kideek azaldu dute "beste horrenbeste urte egiteko indartsu eta gogotsu" daudela.