Azken urteetako legez, aurten ere Futbito Txapelketa Herrikoia jokatuko da Betharrametako jolastokian. Azken urteetan Azpeitiko Gaztetxeak antolatu izan du txapelketa; aurtengoa, berriz, Sare dinamikak antolatuko du. Dagoeneko eman daiteke izena Izaro, Korrale, Orkatz eta Etxe-Zuri tabernetan.
Txapelketaren nondik norakoak azaltzeko aurreneko bilera datorren ostegunean, maiatzaren 5ean, izango da 21:30ean hasita, Sindikatu Zaharrean. Bilerara talde bakoitzeko, gutxienez, pertsona bat bertaratzeko deia egin dute, eta orduan taldeko 60 euro ordaindu beharko dituzte parte-hartzaileek.
Txapelketa, berriz, maiatzaren 9an hasiko da.