Ekainaren 12an Azpeitian egingo den herri galdeketaren abestiaren bideoklipa aurkeztu dute

Urola Kostako Hitza 2016ko apirilaren 28a

https://www.youtube.com/watch?v=8euAJvMNCeo Hitza, etorkizunaren giltza abestia sortu eta kantatu dute Azpeitiko musikari, abeslari, idazle, poeta eta bertsolariek. Independentziaz, Azpeitian egingo dugun herri galdeketa babestea du xede kantak. Guztira, 60 lagun inguruk parte hartu dute sorkuntzan, grabazioan eta bideoaren edizioan. Beraz, auzolanean eginiko lana da, Hitzartuk sustatutako ekintza guztiak bezala. Hitzartuk eskerrak eman nahi dizkie abestian, modu batera edo bestera, parte hartu duten lagun guztiei. Honakoak dira artistak: Ane Bastida Alberto Frantzesena Pedro Juaristi Xabier Saldias Iban Izagirre Eider Bereziartua Iosu Garate Olatz Agirre Nerea Nazabal Oihan Lizaso Gaizka Arrue Suharri Aranburu Pello Arribas Ainhoa Arribas Felipe Murillo Ainhoa Martin Ane Jurado Ekain Ibarguren Ignacio Azkue Xanti Agirrezabala Jose Antonio Elorza "Elortxa" Aritz Unanue Jabier Etxaniz Mari Karmen Otaegi Marije Arregi Ainara Epelde Mari Jose Bikendi Miren Gorrotxategi Kbeat ahots taldea Ana Azkue Angel Azkue Iñaki Bastida Lierni Aranburu Jon Ibarzabal Pello Uranga Nerea Etxaniz Unai Frantsezena⁠⁠⁠⁠ Honakoek egin dute abestiaren letra: Leire Arenas Jon Gurrutxaga Miren Gorrotxategi Xabi Borda Kantuaren edizio lanetan aritu dira 2Noisy estudioan Oihan Lizaso eta Aritz Gerra. Bideoaren edizioan, berriz, Eider Bereziartua eta Olatz Agirre. Hitza, etorkizunaren giltza, letra: Itzartu diren hitzak badatoz Amuko zubiaren azpitik igerian. Amuarrain arin bihurturik Ibai-Ederreko uretan jausika. Landetan zelaian barrena aurkitu dute hitzek bide zuzena sirena oihu bilakaturik zeharkatu dute lantegi arte estua Loiolako etorbidetik Xanjuandeira datoz ufadetan hostoak haizearen lagun nora doazen esateko asmoz hitzak boladetan heltzen dira urrun Txistuka datoz herri guztia esnatuz kea dariola Urolan gora hitzaren trena har dezagun guztiok igoko al gara denok barrura Bakoitza bere bidetik dator aniztasunean elkartuz gatoz hauxe itxaropen printza zabaltzera goaz ETORKIZUNARI ATEA, GURE HITZAREN GILTZAZ (bi bider) Hitzak badatoz jada hitzartuta auntzen bizar gris bihurtu dira. Izarraitzen hegian goitik behera Azketa iturri ondotik jausika Zerutik erortzen dira milaka perla Kantauritik datoz gure hitzak laino lanbroa ari du eta busti dira Urrestila, Nuarbe eta Lasao Bakoitza bere bidetik dator aniztasunean elkartuz gatoz hauxe itxaropen printza zabaltzera goaz ETORKIZUNARI ATEA, GURE HITZAREN GILTZAZ (bi bider) Gure hitzak izan dezan oihartzun Euskal Herria iratzar dezagun mila atabal danbor gainean kolpeka, kolpeka Entzun dadila hotsa, herritarren ahotsa… Bakoitza bere bidetik dator aniztasunean elkartuz gatoz hauxe itxaropen printza zabaltzera goaz ETORKIZUNARI ATEA, GURE HITZAREN GILTZAZ.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide