Lau kantu berrirekin izango da Verrater zapatuko Erabakifest! jaialdian

Urola Kostako Hitza 2016ko apirilaren 28a

Larunbatean oholtza gainera igoko dira Verraterreko musikariak, Hitzartuk egingo duen herri galdeketa babesteko antolatutako Erabakifest! musika jaialdian. Etxe-Zuri tabernan joko dute 17:00etan, eta lau kantu berri aurkeztuko dituzte.

[caption id="attachment_297068" align="aligncenter" width="300"]Gaizka Arrue gitarra-jolea, Julen Hidalgo bateria-jolea eta Ibon Aiertza baxu-jolea. (Maialen Etxaniz) Gaizka Arrue gitarra-jolea, Julen Hidalgo bateria-jolea eta Ibon Aiertza baxu-jolea. (Maialen Etxaniz)[/caption] Erabakifest! jaialdiko talde gazteena da Verrater. Gaizka Arrue, Iratz Uranga, Ibon Aiertza, Julen Hidalgo eta Manex Odriozolak osatzen dute taldea, eta  zapaturako "lasai eta gogotsu" daudela adierazi dute. "Erabakitzeko eskubidearen alde horrelako ekimenak antolatzea polita" dela esan du Gaizka Arrue gitarra-joleak , eta horregatik jarri dutela euren alea, ekimena babesteko. Zapatuko kontzerturako entseatzen ibili dira aste honetan eta oraindik beste pare bat egingo dituztela azaldu du Julen Hidalgo bateria-joleak. "Hala ere, ez gara entsegu asko egiten ditugun taldea", gaineratu du. Jarraitu erreportajea irakurtzen, Uztarria.eus-en.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide