Astindu adina! egitasmoa antolatu du Azpeitiko Udalak datorren asterako, adinekoak hurbiltzeko ariketa fisikora eta bizimodu aktibo batera. Oraindik urrun gelditzen da kirola zenbait pertsonarentzat, eta Estitxu Elduaien Kirol zinegoztiak azaldu du "erronka" bezala dutela horiei laguntzea. Hori dela-eta antolatu dute "egitarau oparoa, denentzat moduko zerbait sartuta". "Gure helburua ez da pertsona guztiak parte hartzea saio guztietan, baina nahi genuke eskaintzatik zerbait gustatzea guztiei", nabarmendu du.
Zinegotziak esan du "kontuan" hartzen dutela adinekoen bizi-kalitatea, horregatik Plan Estrategikoan ere jasota dago gaia.
Herriko hainbat eragile eta norbanakorekin batera prestatu dute egitaraua, eta honako gaiak landuko dituzte: jarduera fisikoa, elikadura eta emozio afektiboa. Pentsiodunen txartelarekin, doan eman dezakete izena azpeitiarrek saio guztietan, ostirala bitartean. Horretarako, leku hauetara dei daiteke: Baigerara, 943 81 51 71 telefonora, edo Gizarte zerbitzuetara, 943 15 71 92 zenbakira.
Elduaienek esan du eskaintza osasuntsua izateaz gain, "dibertigarria" ere izango dela zikloa. Hori dela-eta, herritarrak animatu ditu parte hartzera.
Egitaraua
Maiatzak 2, astelehena
Goizean. Sarrera doan igerilekura eta fitness gelara.
10:00. Hitzaldia eta praktika, Baigerako laugarren solairuan. Diabetea, jakien konbinazioa eta oinen zainketa gai hartuta.
Maiatzak 3, asteartea
Goizean. Sarrera doan igerilekura eta fitness gelara. Eguneko Zentroan, mobilitate saioa egingo dute.
10:00. Bolo eta toka saioak.
12:00. Masaje tailer praktikoa egingo dute.
Maiatzak 4, asteazkena
Goizean. Sarrera doan igerilekura eta fitness gelara. Eguneko zentroan, mobilitate saioa.
10:00. Erorketak saihesteko tailerra eta masaje tailer praktikoa. Baigerako laugarren solairuan dira biak, gela banatan.
16:00. Zer egin bihotza gelditzen denean? tailer praktikoa, Baigerako laugarren solairuan.
Maiatzak 5, osteguna

10:00. Ibilaldia eta hamaiketako osasuntsua, Sanagustinen.
16:30. Ipar-Martxa bastoiarekin. Tailerra: Bastoiak zergatik eta nola erabili? Sanjuandegiko auzo lokalean. Udalak jarriko ditu bastoiak.
Maiatzak 6, ostirala
Goizean. Sarrera doan igerilekura eta fitness gelara.Eguneko zentroan, mobilitate saioa.
10:00. Erorketak saihesteko tailerra.
10:00. Bizikleta irteera, Lasao, Azpeitia eta Azkoitia. Ondoren, hamaiketako osasuntsua, Sanagustinen. Bizikleta ez duenak aurrez eskatu behar du 943-15 07 38 telefonora deituta.
12:00. Bizikleta elektrikoak probatzeko aukera, plazan.