https://youtu.be/WU6bZtoS_GI
Azkoitia eta Azpeitiko Legen Beltza taldeak kontzertua emango du larunbatean, Azpeitian egingo duten
Erabaki Fest! egun osoko musika jaialdian. Metal taldeak bost urte daramatza kontzerturik eman gabe, eta hastapenetako laukoteak hartu dituzte berriro instrumentuak. Xanti Rodriguezek, Ekaitz Garmendiak, Joseba Azkuek eta Edorta Azkunek eskainiko dute kontzertua, Sanagustin kulturgunean.
Elkarrizketa egin die Urola Kostako Hitzak, eta astean zehar argitaratuko du. Atzoko entseguko irudi batzuk dira hauek.