Azpeitiko Udaltzaingoak ibilgailu berria estreinatu du gaur, asteartea. Elektrizitatearekin mugitzen den kotxea erabiliko dute aurrerantzean, "energiaren kontsumoa gutxitu eta etorkizun jasangarriagoa eskaintzeko helburuarekin". Hala azaldu du Aitor Bereziartua zinegotziak: "Kotxe elektrikoa erostearen alde egin dugu horrelako kotxeek, gasolinarik ez gastatzeaz gain, CO2 isuriak nabarmen gutxiago isurtzen dituztelako airera"
Udaltzaingoaren bulegoen aurrean jarri dute kotxe berria kargatzeko postea. "Lehenengo kotxe batekin egingo dugu proba, baina honek ongi funtzionatzen badu, etorkizunean ere auto elektrikoen aldeko apustua egingo du Udalak", gaineratu du Bereziartuak. Udalak 13.500 euro ordaindu du auto elektriko berria.