300.000 euro jarri ditu Azpeitiko Udalak sustapen planerako

Uztarria.Eus 2016ko apirilaren 26a

Azpeitiko Udalak, 300.000 euro bideratu ditu sustapen planera. Horrez gain, 200.000 euro jarri dituzte formakuntza sustatzeko.Lau lerrotan banatuko dituzte enplegua sustatzeko nahiz berrikuntzarako diru laguntzak: enpresa eta industria proiektu estrate...

Azpeitiko Udalak, 300.000 euro bideratu ditu sustapen planera. Horrez gain, 200.000 euro jarri dituzte formakuntza sustatzeko.

Lau lerrotan banatuko dituzte enplegua sustatzeko nahiz berrikuntzarako diru laguntzak: enpresa eta industria proiektu estrategiko edo berritzaileak bultzatzeko; ekintzailetza susta- tzeko; berrikuntza sozialeko proiektuak bultzatzeko; eta merkataritzan eta lehen sektorean enplegua sustatzeko. Laguntzak eskatzeko epea zabalik izango da urriaren 31 bitartean.

Sustapen Planaren inguruko informazio gehiago jasotzeko, Azpeitia Berritzenek Sindikatu Zaharreko bigarren solairuan duen bulegora joan beharko da gaurtik urriaren 31ra bitartean edo 943-15 71 83 zenbakira deitu. Diru laguntzen eskaera udaletxean egin behar da. Eskaera orriak Azpeitiko Udalaren webgunean daude eskuragarri.

Lau lerro

Enpresa eta industria proiektu estrategiko edo berritzaileak laguntzeko da lehen lerroa. 165.000 euro bideratuko ditu udalak horretarako.

Bestalde, berrikuntza sozialerako proiektuak ere bultzatuko dituzte. Irabazi asmorik gabeko egitasmoentzat da hori. 35.000 euro bideratuko dituzte izaera sozialeko proiektuetara; proiektuko 10.000 euro jaso daitezke.

Ekintzailetza da hirugarren multzoa. Autonomoak eta ekintzaile berriak nahiz ekonomia sozialeko enpresak sortzen dituztenak jaso ahal izango dituzte diru laguntzak. Udalak 60.000 euro bideratuko ditu ekintzailetzaren esparrura.

Azkenik, merkatari eta lehen sektoreko enpresentzat jarri dute dirua. Udalak 40.000 euro bideratuko ditu esparru honetara. Merkataritzako edo lehen sektoreko enpresek jaso ahal izango dute diru laguntza, baita merkataritzako eta lehen sektoreko jarduerak Alde Zaharrean, Nuarben eta Urrestillan jartzen dutenek ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide