Azpeitiko Udalak argitaratu ditu 2016ko udazkenean egingo diren XXXIV. Euskal Antzerki Topaketen kartel lehiaketaren oinarriak. Euskarazko antzerkia bultzatzea xede duten lehiaketara aurkeztu beharreko kartelek testu hau eraman beharko dute barnean: Azpeitia XXXIV. Euskal Antzerki Topaketak, 2016ko udazkena. Gainera, aparteko gutunazal batean aurkeztu beharko ditu egileak NAN zenbakia, jaiotze data, herria, helbidea, telefonoa eta e-posta helbidea. Egile bakoitzak hiru lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez, orijinalak eta aurrez argitaratu gabeak. Teknika eta materiala egile bakoitzaren esku uzten dira, baina lan guztiek neurri jakina izan behar dute: 450 mm zabal x 680 mm altu.
Lanak maiatzaren 2tik 31ra aurkeztu beharko dira Azpeitiko Udaleko Kultura Sailean. Ekainaren 6tik 19ra egingo dute erakusketa aurkeztutako kartel guztiekin, eta Udalak izendatutako epaimahaiak uztailean erabakiko du lehiaketaren irabazle bakarra. 900 euroko saria jasoko du irabazleak.
Lehiaketaren oinarriak oso-osorik, Azpeitiko Udalaren webgunean.