Iñaki Etxenagusiak irabazi du XXXIX. Udaberriko Argazki Rallya

Urola Kostako Hitza 2016ko apirilaren 25a

Iñaki Etxenagusiak irabazi du XXXIX. Udaberriko Argazki Rallya. Bigarren saria, berriz, Angel Olabarriak eskuratu du, eta Igor Froilanek hirugarrena. Lehen azpeitiarraren saria Valen Garciak erdietsi du. Alaitz Ruiz, Txema Fernandez eta Jabier Beristainek osatu dute rallyko epaimahaia. Apirilaren 3an egin zuten udaberriko rallya, eta 80 lagunek hartu zuten parte. Sari-banaketa ekitaldia, berriz, apirilaren 30ean, larunbata, izango da, 18:00etan Burdinbidearen Euskal Museoan. Hemen, Etxenagusiaren argazki bilduma:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide